Trikiti doinuek bakarrik hautsi duen isiltasun batek lagunduta, soinu eta panderoak eskuetan hartu, eta trikitiaren baitan batzen diren hainbat lagunek Laja eta Landakandarena den Euskal gazteak dantzan fandangoa jo dute elizan, irrintzi eta guzti. Txalo artean amaitu dute elizkizuna.
Bestalde, Sebastian Lizaso, Angel Larrañaga eta haren seme Andoni Larrañagak, Lajaren oroimenez, bertso bana abestu dute.
Irteeran, berriz, kalejira batekin eman diote betirako agurra Laja maisuari.