Hainbat atleta azkoitiarrek parte hartu zuten joan den zapatuan Donostian jokatu zen Gipuzkoako pista estaliko txapelketan, baina bi izen nabarmendu ziren inoren gainetik. Jon Perez eta Jone Zabaleta txapeldun bilakatu ziren 3.000 metroko eta 1.500 metroko txapelketetan, hurrenez hurren.
Jon Perez Xeye atletismo taldeko korrikalari azkoitiarrak 08:44:05eko denbora ezarri zuen, eta Gipuzkoako txapela jantzi zuen. Bigarren gipuzkoarrari ia lau segundoko aldea atera zion azkoitiarrak. Atletico San Sebastian taldeko Jone Zabaleta atleta azkoitiarrak markatu zuen denbora, berriz, 04:37:90koa izan zen. Bigarren sailkatuari segundo bateko aldea atera zion Zabaletak.
Jone Zabaleta Atletico San Sebastian taldeko korrikalari azkoitiarra.