Gaur emango diote azken agurra Lajari

Maxixatzen.eus

IƱaki Garmendia 'Laja' trikitilaria.

Iñaki Garmendia 'Laja' herriko trikitilari ezaguna hil zen herenegun, eta gaur arratsaldean emango diote azken agurra. 

Haren aldeko hileta elizkizuna izango da gaur, astelehena, Azkoitiko parrokian, 19:00etan. Trikitiaren baitan batzen diren hainbat lagunek trikiti doinuekin lagunduta agurtuko dute Laja maisua; beilatokitik elizara soinu eta panderoak eskuetan hartuta joango dira. Ondoren, eliza barruan fandangoa joko dute, eta irteeran kalejira batekin emango diote betirako agurra Lajari.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide