Proba hauek izan ziren ekitaldian:
- 2019ko Urrezko Aizkolari Binakako Txapelketa.
- 2019ko Urrezko Harri-jasotze Txapelketa.
- 2019ko Emakumeen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa.
Etxeko bi herri kirolari, Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Jon Unanue 'Goenatxo III.a' plazaratu ziren. Hasteko, Eusko Label Sariari dagokion gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa jokatu zuten. Julen Alberdi 'Txikia IV.-a' Aitzol Atutxarekin batera lehiatu zen, Mikel Larrañagaren eta Eneko Otañoren aurka. Lau izakeratan, 26 enbor moztu zituzten aizkolariek. Azkenean, Aitzol Atutxak eta 'Txikia IV.a'-k lortu zuten puntua. 23 minutu eta 19 segundo behar izan zituzten irabazleek lanak bukatzeko, eta galtzaileek, berriz, 24 minutu eta 55 segundo.