Beristain gorrien Beda-Kayirua taldea arituko da El Conquistador del Pacifico reality saioan. Atzo, astelehena, hasi zen realitya.
Gaur egun Azpeitian bizi da azkoitiarra. 40 urte ditu eta 2017an ETB1eko Izan Invictus saioan parte hartu zuen. Bi semeren aita da azkoitiarra, eta txakurrak, motoak eta musika elektronikoa gustuko dituela aitortu du ETBko kameren aurrean.
15. edizioa du El Conquistador saioak, eta Karibetik Pazifikora eraman dute saioa, Panama Las Perlas artxipelagora hain zuzen. Turkesa koloreko itsasoan eta zenbatu ezin diren hondar zuriko hondartzek gordetzen duten eguneroko bizimodua gertutik bizi beharko dute 33 lehiakidek.