Bi lehiakide azkoitiar ETB1eko 'Izan Invictus' saioan

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 27a, 22:25

ETB1 telebista kateak Izan Invictus saioa estreinatu du gaur, asteazkena. Bi azkoitiar ari dira parte hartzen, Aitor Sudupe Osinalde 'Egurrola' eta Jon Beristain Mendo 'Jontxu'. Gaurtik aurrera, telebista reality horretako lehiakideak izango dira.

 

Izan Invictus estreinatuko du Euskal Telebistaren lehen kateak gaur gauean. Julian Iantzik aurkeztuko du eta partaideak garaiezin bihurtu eta edozein oztopo-lasterketari aurre egiteko prestatzea izango du helburu. Izan Invictus 22:15ean izango da ikusgai asteazkenetan, ETB1en, eta guztira 13 saio izango ditu.

Besteak beste, lokatzean arrastaka joan, txarrantxa edo alanbre arantzadunaren azpitik ibili, eta horma bertikal eta gogorrak igo beharko dituzte 'Egurrola'-k eta 'Jontxu'-k.

Guztien artean, onenak bakarrik iritsiko dira finalera, eta bakar batek lortuko du Invictus bihurtzea. Aitor Sudupe 'Egurrola'-k Basetxea lehiaketa irabaztea lortu zuen 2008an.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide