Asian bizikletarekin izandako esperientzia kontatuko du Imanol Larrañagak gaur

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 11a, 12:52

Imanol Larrañaga.
Thailandiatik Azkoitira bizikletaz etorri zen Imanol Larrañaga (Azkoitia, 1985), zazpi hilabete bidean eman ostean. 2017ko uztailaren hasieran abiatu zen Thailandiatik, eta, 2018ko otsailean iritsi zen herriko plazara. 

Thailandia, Myanmar, Txina, Laos, Mongolia, Errusiaren zati bat, Kazakhstan, Arabiar Emirerri Batuak eta Iran herrialdeak bisitatu zituen Larrañagak. Handik Turkiara igaro eta Europa guztia zeharkatzea nahi zuen, baina moztu egin zuen ibilbidea azkenean. Bidaia horri buruzko tertulia eskainiko du gaur, urtarrilak 11, Kultur Etxean, 19:30ean. Larrañagaren tertulia 18. Bidaia Tertulien baitan antolatu du Azkoitiko Bidaiariak taldeak, Udalaren babesarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide