Xabier Munibe Haurreskolako matrikulazio epea, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 7a, 10:26

2018/2019 ikasturteko haur eskolako matrikulazio epea zabalik egongo da datorren ostiralera arte. Hala ere, ikasturtean zehar ere posible da matrikulatzea.

Haur eskolan berehala hasi nahi dutenek matrikula inprimakia eraman beharko dute zentrora, eta 10 bat egunera hasiko da haurra eskolan.

Bestalde, ikasturte honetan aldaketa batzuk izan dira kuotei dagokienean:

Alde batetik, 18.000 euroko irabaziak baino gutxiago dituzten familiek ez dute kuotarik ordaindu beharko. Eta beste aldetik, erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai arrebaren bat edo gehiagorekin kontzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota doan izango lukete.

Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta bertan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.

Matrikulako imprimakiak jasotzeko edota edozein kontsulta egiteko, Auzmendi bidean dagoen zentroan, 94380737 telefono zenbakian edota azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus posta elektronikoan eskatu informazioa.

HEZKUNTZA ESKAINTZA

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskola zortzi gelaz osatuta dago eta 0-2 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Haur eskola goizeko 07:30etik arratsaldeko 17:00ak arte zabalik egoten da.

- 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua dago; bi hezitzailerekin.

- 1-2 urteko gela 13 haurrez osatua dago; bi hezitzailerekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide