Gaztaneneako parke estalia aukeratu dute 742 ikaslek

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 27a, 17:25

Ikasleek aukeratu duten parkea.

Gaztanenean eraikiko den parke estaliak zein itxura izango duen erabaki dute 742 ikaslek.

Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore eskolako HH5 eta LH1,2,3 eta 4ko ikasleek hiru proposamenen artean egin dute aukeraketa eta irudian ikus daitekeena gailendu da, alde handiarekin. Guztira 742 neska-mutilek hartu dute parte aukeraketan. 

Irabazten atera den proposamenak 584 bozka lortu ditu, 94 eta 64 berriz, beste bi proposamenentzat izan dira.

Aukeratutako egurrezkoa da eta eremu bat egokitutakoei zuzenduta dago. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide