June Elorzak eta Eneko Sarasuak irabazi dute Azpeitiko dantza txapelketa

Maxixatzen.eus

Azpeitiko XVIII. Dantza Suelto Txapelketa irabazi du Eneko Sarasua azkoitiarrak, June Elorza azpeitiarrarekin bikotea osatuta. Guztira hamabost bikotek parte hartu dute txapelketan.

San Tomas egunez, atzo arratsaldean jokatu zen 16 urtez azpiko dantzarien dantza txapelketa Sanagustin kulturgunean. Itziar Bastida urrestildarrak eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak lortu zuten bigarren saria. Hirugarrena, berriz, Bizkaira joan zen, Sopelako Irati Lopezen eta Gorka Granadoren eskutik.

Luis Alberdi Beltza da bikotearen maisua eta Azpeitiko dantza txapelketaren antolatzailea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide