Emakume pilotariak izan ziren protagonista larunbatean Tolosako Beotibarren. Guztira 20 emakumek eman zuten izena, Beotibar pilotalekuan jokatu zen emakumeen pala txapelketa azkarrean parte hartzeko. 10 bikote horietatik 5 palista Azkoitiko Emakumea Pilotari taldekoak izan ziren.
Goizeko 10:00etan hasi ziren lehenengo pilota partidak. Azkoitiarrak «nahiko ondo» hasi ziren, baina Amaia Aizpuru eta Mirari Arzallus azkoitiarrek osatutako bikoteak soilik aurrera egitea lortu zuen. Finalerdietan 15-5 irabazita, finalean sartu ziren. Azken partidan, Larraitz Etxaniz eta Amaia Gonzalez aurkariak mendean hartu zituzten 15-4 markagailuarekin. Honenbestez, azkoitiarrak txapeldun!
Herri-mailako txapelketa azkarraren ostean Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko ziren, 17:15ean hasita bi final ikusteko aukera izan zen. Larunbateko jaialdiaren inguruko informazio zehatzagoa eta argazkiak Tolosaldeko atarian.