Gabonetako erakusleiho ederrena zein den erabaki dezakete herritarrek

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 12a, 12:17

Gabonetako XXII. Erakusleiho Lehiaketan 19 establezimenduk parte hartuko dute, eta herritarrek horien artean eman ahalko dute botoa.

Izena eman duten denden artean epaimahaiak hiru sari emango ditu baina horrez gain, Herritarren Saria ere banatuko da. Horretarako, herritarrek zabalik dute erakusleiho ederrenaren alde botoa emateko aukera. Bozkak jasotzeko kutxak jarri dira udaletxeko harreran eta Elkargunean. Kutxak abenduaren 21ean, eguerdian, jasoko dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide