Astelehenero plazan biltzen dira pentsiodunak eta erretirodunak pentsio duinen alde protesta egiteko. Hurrengo astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazako eskailerak beteko dituzte protestan jarraitzeko.
Gaur ere dozenaka pentsiodun elkartu dira herriko plazan pentsio duinak eskatzeko. Joan den astean eliz atarian egin zuten elkarretaratzea, baina gaur berriz ere plaza hartu dute 'Pentsio duinen alde' zioen karteltxoak eskuetan hartuta.