Finalaurrekotan sartzetik urrats batera gelditu da Txikia IV.a aizkolari azkoitiarra. Hamabi kanaerdiko lana burutu behar izan zuten Alberdik eta Otañok, eta beizamarrak 31 minutu eta 35 segundo behar izan ditu lanak osatzeko. Azkoitiarrak, berriz 32 minutu eta 48 segundoan amaitu zuen. Abenduaren 16an Otxandion (Bizkaia) jokatuko da azken finalaurrekoa.
Urrezko Aizkolari Kopaz gain, Gabonetako Harri-jasotze eta Gabonetako Emakume Ingude kopen saioak ere jokatu zituzten, Gurea pilotalekuan. Inhar Urruzunok eta Jon Gisasola Zelai IV.ak harri-jasotzaileen txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu zuten, eta Urruzuno sailkatu zen Asteasun jokatuko den finalera. Ingude altxatzen, berriz, Karmele Gisasola nagusitu zen Estibaliz Gastearenaren aurrean.