Janire Igora PSE-EE alderdiko zinegotziak kanposanturako sarbidea berritzea eta hobetzea eskatu du diru partida bat sortzea eskatuta. Igoak azaldu duenez, «adineko pertsonek zailtasun asko dituzte hilerrira iristeko eta sartzeko, batez ere euria egiten duenean, eta horregatik beharrezkoa da Udalak jardutea». Era berean, Igoak gazteen alokairurako diru-laguntzen partida handitzea eskatu du. Udal Osoaren Ohiko Bilkura abenduaren 27an izango da.