Datorren urtean 25 urte beteko dira Helsinkin (Finlandia) jokatu zen Europako Txapelketan Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzdado atletek garaipena lortu zutela, eta «balentria hura» gogora ekarri nahi izan dute antolatzaileek. 'Txapeldunen historiak' bezala gogoratuko dute garaipen hura, eta lasterketako irudi bezala erabiliko dute Helsinkiko helmugan ateratako argazkia. «Txapeldun handien historiak, historia ahaztezinak. Esfortzu, elkarlan eta eskuzabaltasun historiak. Inspiratu eta bultzatu gaituzten historiak», azaldu zuten antolatzaileek.
Azkoitian eta Azpeitian «beste txapeldunen historia asko» daudela adierazi dute maratoi erdiaren antolatzaileak. «Ez dira txikiak grina eta leialtasuna erakusten duten pertsonak, eta horien historiek egiten du gure proba apartekoa», adierazi zuten. Jimenezek azpimarratu zuen, «denok gara lasterketaren historiaren parte, eta irabazleez edo korrikalari ospetsuez gain, lasterketan parte hartzen, laguntzen edo zabaltzen duten oro sentitu daiteke txapeldun».
Abenduaren 14an zabalduko dute maratoi erdian nahiz lasterketa herrikoian izena emateko epea, eta orduan emango dituzte dortsalen prezioen inguruko xehetasun guztiak. Izena ematen duten lagunei buruko zinta bana oparitu nahi dietela, Diego Garciaren omenez. Antolatzaileek azaldu dutenez, ibilbideak ez du aldaketarik izango datorren edizioak.
Ikusi lehen ediziotik gaur egunera lasterkak izan duen bilakaera: