«Lasterketa ona» egin zuen azkoitiarrak, eta bakar-bakarrik osatu zuen 4.500 metrotako lasterketa. 16 minutu eta 22 segundo behar izan zituen ibilbidea burutzeko, eta bigarren sailkatuari 41 segundoko tartea atera zion Zabaletak amaieran. 2018-2019 ikasturtean Kataluniako Unibertsitatean matrikulazioa egindako ikasleek, unibertsitateko irakasleek eta kudeaketa taldeko kideek partu hartu dute lasterketan. Herritik Lleidara (Katalunia) joan zen Fisioterapiako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu bikoitza egitera.