Enrique Tejedor nagusi XXIII. San Andres Xake Txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko abe. 2a, 17:57

Enrique Tejedor, txapelketako partida bat jokatzen. (Argazkia: Anaitasuna Kakute)

Enrique Tejedor nagusitu da gaur goizean Elkargunean jokatu den XXIII. San Andres Xake Txapelketan. Hamar partidetan hamar puntu batu ditu gaur egungo xake azkarreko Espainiako txapeldun kantabriarrak, eta txapelketako errekor berria ezarri du.

 

Bigarren postua Azpeitian bizi den Alejandro Franco Nazioarteko Maisuak lortu du 8,5 puntu batuta, eta hirugarrena Imanol Toledo izan da. Guztira 34 talde desberdinetako 110 xakelari izan ditu aurtengo txapelketak. Anaitasuna Kakute Xake Taldeko kideak «oso gustura» agertu dira emaitzarekin, parte hartze kopuruarekin, txapelketak izan duen mailarekin eta giroarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide