Ia 10.000 bisita izan ditu 'Maxixatzen.eus'-ek, egun bakarrean

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 27a, 18:49

'Maxixatzen.eus' atari digitala.

Emaitza onak izan ditu azken egunotan 'Maxixatzen.eus' webguneak, bisita kopuruari dagokionez. Joan den asteburuan hainbat ekintza izan dira herrian, eta horren erakusle izan da Maxixatzenen atari digitalak jasotako ikustaldi kopurua: igandean, 9.670 bisita eta atzo, astelehena, 9.810.

 

Google Analyticseko datuen arabera, helduen danborradak eta herri lasterketak hauspotu dute, bereziki, 'Maxixatzen.eus'-en hazkundea egunotan. Horrenbestez, joan den zapatuko helduen danborrada 2018ko argazki bilduma ikusiena izatera pasatu da.

Maxixatzeneko lantaldearen izenean, mila esker erabiltzaile guztioi!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide