Bestalde, lasterketa hasi baino lehen, Pedro Muñoz atleta omendu du Raka Maraton Kirol Elkarteak, bere kirol ibilbidea eta dedikazioa goraipatzeko. Oroigarri bat eman diote eta erabat hunkitu duen Jone Zabaleta atletaren audio mezu bat entzunarazi diote. Muñozekin entrenatzen ibili da hainbat urtez Zabaleta.