Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin dute pentsiodunek

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 26a, 12:10

Astelehero bezala, 12:00etako kanpaiak jo bezain laster herriko plazan elkartu dira 100 lagun inguru. Pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izatea eskatu dute beste behin, herritarrek. Euriaren eraginez Kontzejupean egin behar izan dute gaurko elkarretaratzea. Datorren astelehenean ere kontzentrazioa egingo dute pentsiodunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide