Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko "Adin adin" egitasmoak laugarren urtez izan du segida, bere helburuari eutsita; alegia, bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz.
Hona hemen bideoan gaur arratsaldeko bertso sorta batzuk:
Proiektu honen bidez, euskal kulturaren adierazpide nagusienetakoa den bertsolaritza zahar etxeetara iritsarazi da, ahozkotasunak duen potentzial osoarekin, terapeutikoki zein ludikoki.