Euskaraldia

Torrezurin jaso beharko dira Euskaraldiako txapak, gaurtik aurrera

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 19a, 12:46

Ilara luzeak egon dira goizean zehar Euskaraldiako txapak jasotzeko.

Lau egun besterik ez dira geratzen Euskaraldia ariketa soziala abiatzeko, eta herritarrak hasi dira Ahobizi edo Belarriprest txapak jasotzen, Torrezuri erakustokian. Azkoitiko Euskara Mahaiak azaroaren 19tik azaroaren 22ra bitartean banatuko ditu txapak.

 

Ahobizi eta Belarriprest bezala izena eman dutenek lau egunetan izango dute irekita Torrezuri erakustokia. Astelehenetik ostegunera, goizez, 12:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez, berriz, 17:30etik 19:30era.

1.463 azkoitiar Euskaraldian

Gaur, azaroak 19, 1.463 azkoitiar daude izena emanda Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko. Izena eman dutenen artean 1.339 Ahobiziak dira eta 124 Belarriprestak.

Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide