Sendiaren Eguna ospatu dute San Jose egoitzan

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 18a, 15:20

Adinduen Asteari amaiera emateko Sendiaren Eguna ospatu dute gaur San Jose egoitzan. Egoiliarren familien eta udal ordezkarien bisita izan dute. Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia eta Janire Igoa zinegotziak bertaratu dira udaletxetik, eta baita Iñaki Lasa Gizarte Ongizateko teknikari arduraduna ere.

Ordezkariek, Nekane Plazaola egoitzako zuzendariarekin batera, opariak banatu dizkiete egoiliarrei, elkarrekin konpainiaz, solasaldiaz eta hamaiketakoaz gozatzen zuten bitartean.

Argazkiak: Azkoitiko Udala

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide