Orotara, 350 korrikalarik eman dezakete izena herrikrosa.eus webgunean. Izena aurrez ematen dutenek hamar euro ordaindu beharko dute, eta egunean bertan, lasterketa hasi baino ordubete lehenagora arte, hamabost euro. Proban parte hartzeko, 16 urte izan behar dira gutxienez, 2018ko azaroaren 24a baino lehen beteak.
Helmugara iristen diren lehenengo hiru gizonezkoek eta emakumezkoek, beterano mailako gizon-emakumeek, Raka Maraton taldeko lehen sailkatuek sariak jasoko dituzte, zozketetak ere egingo dituzte parte hartzaile guztien artean. Parte hartzaileek herri lasterketako kamiseta eta poltsa jasoko dituzte, baina ondoren 100 bat opari zozkatuko dituzte. Proban laguntzeko interesa duten boluntarioei 15:30ean plazara agertzeko deia egin diete gaurko aurkezpenean.
Omenaldia Pedro Muñozi
Urriaren 27an, 10.000 metroko Euskadiko Txapelketa irabazi zuen Pedro Muñoz korrikalari azkoitiarrak, Getxon (Bizkaia). Muñozek omenaldia jasoko du lasterketa hasi baino lehen Raka Maraton taldeko kideen eskutik.