Euskaraldia

2.002 azkoitiarrek eman dute izena Euskaraldian

Maxixatzen.eus 2018ko aza. 27a, 11:08

Gaur, azaroak 27, 2.002 azkoitiar daude izena emanda Euskaraldia ariketa sozialean parte hartzeko. Momentuz Azkoitian izena eman dutenen artean 1.821 Ahobiziak dira eta 181 Belarriprestak. Guztira, 2.002 lagun. Oraindik izena eman ez dutenek, badute aukera. Baldintza bakarra 16 urtetik gorakoa izatea da.

Izena emateko aukera bada oraindik. Euskaraldiako batzordeak eskatu du online bidez egiteko eskaera. Aukerarik ez duenak edo online izena eman ezin duenak, berriz, Udaleko Euskara Zerbitzura joan beharko du 09:00etatik 12:00etara bitartean.

Txapa ere Udaleko Euskara Zerbitzuan jaso beharko da, 09:00etatik 12:00etara bitartean. Horretarako beharrezkoa izango da izen-abizenak, jaiotza urtea eta Ahobizi edo Belarriprest bezala izena eman duen azaltzea. Euskaraldia abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean amaituko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide