Baraibarren elkartu dira pilota munduko hainbat lagun, tartean, azkoitiarrak

Maxixatzen.eus

Barabairren elkartu ziren pilota munduko hainbat lagun. (Argazkiak: IƱaki Elorza)

Pilota munduko 25 bat lagun Baraibarren (Nafarroa) elkartu ziren atzo, osteguna. Haien artean elkartu ziren bost azkoitiar: Luziano Juaristi (Azkoitia, 1932), Alberto Juaristi (Azkoitia, 1949), Juan Mari Juaristi (Azkoitia, 1956), Jokin Errasti (Azkoitia, 1966) eta Xabier Euzkitze (Azkoitia, 1966).

 

Baraibarren elkartu ziren buruz-buruko zazpi txapeldun, binakako beste txapeldun batzuk, lau eta erdiko txapeldunak eta finalak zuzenean kontatu dituzten telebistako eta irratietako hainbat kazetari.

Luziano Juaristi Atano X.a, erdi-erdian, buruz-buruko beste sei txapeldunekin batera.

 

Luziano Juaristi Atano X.a, eskuinean, Ladis Galartzarekin eta Julian Retegirekin.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide