Azkoitia Lagunkoia ekimenaren helburua da garapenerako aukerak eskaintzea, bizitzeko modu osasungarriak, sozialak eta parte-hartzaileak sustatuz. Iaz ere antolatu ziren antzeko ikastaroak eta «arrakasta ikusita», aurten errepikatzea erabaki dute KZgunearekin elkarlanean.
Internetaren erabilera ezagutzearekin batera, «aukera berriak deskubritzen dituzte adinekoek eta horrek beren ahalduntzean laguntzen du», azaldu dute antolatzaileek.
Azaroaren 19tik 29ra izango da ikastaroa Elkargunean dagoen KZgunean, 18:00etatik 20:00etara bitartean.
Ikastaroa doakoa da eta izen-ematea zabalik dago. Interesa duenak 943 02 36 19 telefonora dei dezake (arratsaldez) edo tutor.azkoitia@kzgunea.net helbidera idatzi.