Kale antzerkiaren sinopsia honako hau da: 'Gure kaleetara mediko talde ganoragabe bat iritsi da. Larrialdi bat dela-eta deitu dituzte. Etsipen epidemia bat hedatuko den beldur dira eta kalean aurkitzen duten jendeari azterketa egingo diote Clown kodigoa erabiliz: presio arteriala neurtu eta sukarra hartu, azterketa sakon bat egin, zauriak sendatu... berpizketa eta transplanteak ere egingo dituzte zuzenean. Ez dakigu gaixoek nola erantzungo dioten tratamenduari, eboluzioa desberdina izango baita gaixoaren erantzunaren eta tratamenduaren arabera. Baina mediko talde ganoragabe hau goxotasuna eta umorea errezetatzeko prest dator prnostiko eta iragarpen guztien kontra'.