Ahobizi eta Belarriprest bezala izena eman dutenek lau egunetan izango dute irekita Torrezuri erakustokia. Astelehenetik ostegunera, goizez, 12:00etatik 13:00etara egongo da irekita, eta arratsaldez, berriz, 17:30etik 19:30era.
Izena emateko epea, zabalik
Euskaraldia.eus atarian ez ezik, Azkoitiko honako puntu hauetan eman daiteke izena Euskaraldiarako: Elkargunea, Aizkibel liburutegia, anbulatorioa, Floreaga ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola, Izarraitz Lanbide Heziketa, Azkoitia BHI, Txerloia eta San Juan futbol zelaiak, Azkoitiko AEK, Bizkargi musika eskola, udaletxea, Plaza Ondo jubilatuen elkartea eta San Jose adinduen egoitza.