«11 egunetan egingo dugunaren oihartzuna ez da mugatuko Euskal Herriko eremura, kanpora joango da. Beraz, badauzkagu beste erantzukizun batzuk», azaldu zuen Amonarrizek hitzaldian. Bestalde, azpimarratu zuen «ezagutzatik erabilerara» egitea dela «bidea», eta Euskaraldia ez dela euskararen aldeko kanpaina bat, «euskararen erabilera aktibatzeko egitasmoa» baizik. Horrez gain, «euskararen inertziak astintzeko garaia» dela ere ohartarazi zuen solaskideak, besteak beste.