Hilda agertu da desagertuta zegoen 70 urteko Azkoitiko bizilaguna

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 30a, 13:17

Hilda aurkitu dute atzo arratsaldeaz geroztik desagertuta zegoen 70 urteko emakumea. Larrialdi Zerbitzuak eta bilaketa taldeak 13:00ak aldean aurkitu dute gorpua, Txerloia parean, ibaian.

 

Atzo arratsaldetik zegoen desagertuta emakumea, eta familiak atzo gauean jarri zuen haren desagerpenaren salaketa. Gaur goizean hasi dira emakumearen bila, Loiola inguruetan lehenik, eta Azkoitia eta Zestoa artean ondoren. Azkenean, Txerloia parean, Urola ibaian, aurkitu dute hilotza.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide