Iban Larrañaga Azpeitiko XIX. Erremonte Txapelketatik kanpo

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 29a, 17:15

Iban Larrañaga, gorriz, eskuinean. (Argazkia: Hitza)

Iban Larrañaga (Azkoitia, 1992) erremonte jokalaria Azpeitiko XIX. Erremonte Txapelketatik kanpo gelditu da. Joan den ostiralean jokatu zuen azkoitiarrak Aritz Juanenea erremontista nafarrarekin batera, Uterga eta Labaka pilotarien aurka. Partida irabazten zuenak zuen soilik baimena finalera sartzeko, eta hori Utergak eta Labakak lortu zuten.

 

Oso lehia estua jokatu zuten Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Loiola ordezkatzen zuen Uterga eta Labaka bikoteak 37 eta 40 irabazi zuen Azkoitia ordezkatzen zuten Larrañagaren eta Juanenearen aurka. Pare-parean aritu ziren neurketa guztian. 37na ere izan ziren markagailuan, baina irabazleek azken tantoak jarraian eginda eskuratu zuten finalerako txartela.

Finala Loiolak —Uterga eta Labaka— eta Matxinbentak —Matxin III eta Agirrezabala— jokatuko dute, datorren ostiralean, 18:30ean hasiko den jaialdian. Lehen partidan, Iban Larrañaga Juanenearekin arituko da, Ansa II-Azpiroz bikotearen aurka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide