Oreka Bioelkarteak elikadura osasuntsuaren inguruko hiru saio antolatu ditu

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 29a, 20:23

Oreka Bioelkarteak antolatuta, elikadura osasuntsuari buruzko hainbat gomendio emango ditu Silvana Huegun dietista-nutrizionistak hiru saio ezberdinetan.

 

Azaroaren 9an, Ricardo Arriola mediku homeopata eta akupuntoreak eta Silvana Huegun dietista-nutrizionistak hitzaldi irekia eskainiko dute Kultur Etxean 'Digestio sistema zaintzearen garrantzia, kantzerra eta gaixotasun autoimmuneak saihesteko' hitzaldia 18:30ean hasiko da.

Azaroaren 15ean, 22an eta 27an, eguneroko sukaldaritza energetikoari buruzko saioak eskainiko ditu Huegunek. Guztira hiru saio izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Saioetan eguneroko errezeta errazak, haragiaren ordezko landare proteinak nola nahastu, barazki hartzituak eta kakaozko prestaketa osasuntsuak izango ditu ardatz. Ikastaroan parte hartzeko Oreka Biodendan edo 943 026 231 telefono zenbakian eman beharko da izena. 

Abenduaren 13an, 'Azukrearen gazi gozoak' izenburupean ikastaro praktikoa antolatu du Oreka Bioelkarteak. Ikastaroa Elkargunean izango da, 18:00etatik 21:00etara. Silvana Huegunek gidatuko du saioa, eta azukreari adikzioa izatearen arrazoiak nola kudeatu irakatsiko du. Ikastaroan parte hartzeko Oreka Biodendan edo 943 026 231 telefono zenbakian eman beharko da izena. 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide