'Euskal kulturaren biharra' izenburupean, euskara eta euskal kultura izango ditu hizpide Zupiriak. Gaur sailburu dena kazetaria da formazioa. Filosofian eta Letretan lizentziatua da Zupiria. 22 urterekin ETBn kazetari gisa hasi zen lanean. 1983-1989 urteetan, eguneroko albistegietako editore lanak egin zituen ETB1eko Gaur Egun eta ETB2ko Teleberri albistegietarako. 1989 eta 1999 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prentsa eta Komunikazio zuzendaria edo arduraduna izan zen, eta Andoni Ortuzarren eskutik EITBko zuzendaria izatera pasatu zen 2008an. 2012. urtetik 2016. urtera Deia egunkariko zuzendaria izan zen. Duela bi urte Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburu izendatu zuten.