Udalbatza nola osatzen den azaldu diete eta batzar aretoa, alkatearen bulegoa eta sail ezberdinak ikusteko aukera izan dute gaztetxoek. Artxibategian, esaterako, Azkoitiko herriaren sorrerako 1.324ko hiri gutuna ikusi eta irakurri dute. Jakin-mina erakutsi dute eta hainbat proiektuz galdetu die alkateari. Poltsikoak gozokiz betetzeko ere aprobetxatu dute.