Zubizarreta alkateak hainbat gai izan zituen hizpide, besteak beste, jakinarazi zion Azkoitian agortuta dagoela lur industriala, baina Arau Subsidiarioak aldatze lanetan ari dela Udala, Izarre Jandaloko lursailak birkalifikatzeko, horrela, arazoari konponbidea emateko. Bestetik, Sprilurrek kudeatzen dituen Oinartxo industrialdeako pabilioiei irteera nola eman ere jorratu zuen alkateak sailburuarekin.
Tapiak "kontutan" hartuko zituela azaldu zion Zubizarretari hark esandakoak, eta Azkoitiko enpresen inguruan bere sailak duen informazioa partekatu zuen alkatearekin.
Halaber, sailburuak bilera aprobetxatu zuen Eusko Jaurlaritzaren ildo estrategiko nagusien berri emateko hainbat esparrutan, hala nola, nazioartekotzean, digitalizazioan, energia politiketan edota logistikan. Sailburuaren esanetan, "hazkuntza jasangarria, humanoa eta inteligentea" dira oinarriak. Jarritako erronken artean daude 2020rako BPGren %25era heltzea industriaren pisua eta %10etik behera jaistea langabezia tasa.