Lehenik, 200 kiloko laukizuzenarekin aritu ziren, 175 kiloko zilindroa erabili zuten ondoren, gero, 150 kiloko kubikoa bizkarreratu behar izan zuten, eta azkenik, 125 kiloko bola. Lanak hasten lehen harri jasotzailea Iban Ugartemendia izan zen, jarraian ziren Aimar Irigoien, Jon Unanue Goenatxo III eta Aimar Galarraga. Guztira 5.875 kilo jasota, Irigoien izan zen txapela jantzi zuena. Bigarren postuan geratu zen Aimar Galarraga 4.000 bizkarreratuta. Hirugarren egin zuen Goenatxo III.k, 3.975 kilo jasota. Eta laugarren geratu zen Iban Ugartemendia 2.925 kilo jasota.
Iturria: Tolosaldeko Ataria.