Euskaraldia

Xabier Munibe ikastola Euskaraldiarekin bat

Maxixatzen.eus 2018ko urriaren 15a

Euskaraldia bultzatzeko, gaur goizean taldeko argazkia atera dute Xabier Munibe ikastolako ikasleek Ahobizirekin eta Belarriprestekin.

 

Asteari ekiteko, bisita berezia jaso dute ikastolako ikasleek goizean: Ahobizi eta Belarriprest joan dira ikastolako sarrerara. 11 egunetan (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskaraldia izango dela ikasleei gogorarazteko eta parte hartzera animatzeko antolatu dute ekimena.

Animatu zaitez zu ere: izan Ahobizi, izan Belarriprest. Eman izena!

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide