Konfiantzaren pedagogiaren oinarriak: Guraso Eskolak gaia hizpide hartuta, ikasturtean zehar Guraso Eskolan landuko diren gaien aurkezpena eta horien garrantzia azalduko du. Aldi berean, pedagogiari buruz izan daitezkeen galderak argitzen saiatuko da.
Saioa 17:30ean hasiko da, eta irekia eta doakoa izango da bertaratu nahi duen pertsona ororentzat. Hala ere, seme-alabak Haur Hezkuntzan dituzten familiei zuzenduta dago, batik bat.
Hitzaldiak irauten duen bitartean, umeen zaintza zerbitzua eskainiko da ikastetxean. Zerbitzu hori erabili nahi dutenek, urriaren 19rako jakinarazi beharko dute ikastetxeko idazkaritzan.
Informazio gehiago behar izanez gero, floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira deitzeko aukera dago.