Eman kinto-afarien berri Maxixatzenen
Maxixatzen Herri Komunikabideak Azkoitiko kinto-afari guztien berri emango du doan. Horrela nahi dutenek, erredakzioa@maxixatzen.eus helbide elektronikora edota Maxixatzenen 943 85 36 17 telefono zenbakira deitu beharko dute. Mezuan edota deian zehaztu beharko da kinto-afaria zein belaunaldirena den eta afariaren ordua eta lekua zein diren; bestalde, izen ematearen inguruko informazioa ere eman beharko da.