Erretiratuak egun-pasa, Biarritzen eta Hondarribin

Maxixatzen.eus

Azkoitiko ehun erretiratu inguru egun-pasa joan ziren atzo, asteazkena, Biarritzera goizean eta Hondarribira arratsaldean.

 

Goizean, hamarretakoa egin zuten Biarritzeko itsasargiaren inguruan, eta, gero, herria ezagutzeko aprobetxatu zuten. Ondoren, Hondarribira joan ziren, eta Ardora jatetxean bazkaldu zuten. «Oso gustura» ibili ziren. 19:30ak inguruan, herrira itzuli ziren autobusean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide