Hau da aurtengo jaialdirako prestatu duten egitaraua:
19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean elkartuko dira eskualdeko trikitilariak, eta musikari gaztetxoenek saioa eskainiko dute ordu horretan. Ondoren, 20:00etan, kalejira egingo dute guztiek Azpeitiko kaleetan barrena, eta herria zeharkatu ondoren, 21:00etan, Sanagustin kulturgunean afalduko dute. Afarira joan nahi dutenek, aurrez egin behar dute erreserba Sanagustin kulturgunera joanda edo 943-10 52 20 telefono zenbakira deituta. Afalostean, 23:00etan, erromeria egingo dute, eta honako trikitilari hauek parte hartuko dute saioan:
- Beñat Landa, Eneko Arbeo, Attola gaztea eta Imanol Antxitte.
- Jone Uria eta Julene Otegi.
- Maria, Naiara, Eneritz eta Landaberri.
- Martittetarrak.
- Naiara Mantzizidor, Oleaga ahizpak eta Jurgi Ituarte.
- Lurdes Alkorta, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa.