'Euskadiren garapen ekonomikoaren erronkak' izenburupean, berrikuntza, industria 4.0. edota energia politikak izango ditu hizpide.
Arantxa Tapia industria-ingeniaria da, elektrizitatean espezializatua. Politikara jauzi egin aurretik, irakaskuntzan garatu zuen nagusiki bere lan ibilbidea. 2005ean Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuorde izendatu zuten eta ordutik politikara lotua egon da bere jarduna. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurraldearen Antolamendu arloko Foru diputatua, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Berrikuntza Batzordeko presidentea eta EAJ/PNVren diputatua kongresuan izan da, Iñigo Urkullu lehendakariaren gobernuan sailburu kargua hartu aurretik.