Pilota partida guztiak Kontzejupean jokatuko dira, pilota goxoarekin. Mutiletan, benjaminek —8 eta 9 urtekoak—, kimuek —10 eta 11 urtekoak— eta haurrek —12 eta 13 urtekoak— eskuz binaka jokatuko dute txapelketa. Aldiz, kadeteek, gazteek —14 eta 18 urtekoak— eta nagusiek —2000. urtetik aurrera jaiotakoak— eskuz banaka jokatuko dute txapelketa. Nesketan, izen ematearen arabera erabakiko dute modalitatea antolatzaileek.
Benjamin eta kimu mailako mutilek astelehenetan jokatuko dituzte partidak, mutilen mailako haurren partidak eta nesken mailako partidak, berriz, astearteetan eta ostegunetan izango dira. Azaldu dutenez, beharrezkoa bada asteburuetan ere jokatuko dituzte neurketak. Jakinarazi dute partidarik ez dela atzeratuko pisuzko arrazoirik tartean ez bada.
Izen ematea
Izen ematea 667 503 918 Whatsapp telefono zenbakian edota Gurea pilotalekuan egin beharko da datorren igandea, urriak 14, baino lehen. Izen ematea Whatsapp bidez egiten duenak, bikotearen izen-abizenak eta adina zehaztu beharko ditu mezuan.