Atzegik boluntariotza «inklusio modu bat» dela uste du. Zailtasunak izan arren, desgaitasuna duten pertsonek jarduera askotan kolaboratu dezaketela sinetsita daude. Baliagarri sentitzeko eta besteei laguntzeko grinak ilusioa eta ahalegin handia jartzera eraman ditu.
Kanpainaren bitartez, boluntariotza bera inklusiorako bide bat dela ikusten dute. Hau da, pertsona horiek duten desgaitasuna edozein delarik ere, gizarteari «ekarpen baliotsua» egin diezaioketela uste dute.
Urola Erdiko Atzegiren datuak
Bazkide diren familiak: 93
Bazkide kolaboratzaileak: 54
Atzegizaleak: 869