Baztartxo bete dute ikasleek, errepideetako istripu arriskuez sentsibilizatzeko

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 5a, 17:22

Errepideetako istripuak saihesteko eta abiaduraren, alkoholaren eta drogen arriskuez ohartarazteko, sentsibilizazio saioa eskaini du Stop Accidentes elkarteak. 14 eta 18 urte bitarteko ehunka ikasle elkartu dira goizean Baztartxo antzokian.

Road show formatuan, hainbat lagunek taularatutako istripu bat eta bere ondorioak ikusi dituzte. Gainera, istripuetan laguntzen duten eragileen, horiek jasan dituzten biktimen eta haien senitartekoen testigantzak entzuteko aukera ere izan dute han bildutakoek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide