Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Jokoz kanpo' antzezlanerako sarrerak

Maxixatzen.eus 2018ko urr. 5a, 09:46

Bihar arratsaldeko 'Jokoz kanpo' antzezlana ikusteko lau sarrera zozkatu ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean, Udalaren laguntzarekin. Hona hemen irabazleen izen-abizenak:

 

'Jokoz kanpo' ikuskizunerako lau sarrerak honako bi bazkide hauek eskuratuko dituzte: Lide Rekondok eta Garbiñe Otegik. Lehiaketan parte hartzeko erantzun zuzena Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Asier Sota zen.

Irabazleek Baztartxoko leihatilan jaso beharko dituzte sarrerak antzezlanaren egunean, bihar, 19:30ak baino lehen.

Asko izan zarete zozketan parte hartu duzuenak, eta mila esker guztioi!

Irabazleok, berriz, gozatu emanaldiarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide