Merkatariek laguntzak jaso ditzakete, besteak beste, webgunea, programa informatikoak edota publizitatea euskaraz egiteagatik.
Halaber, diruz lagunduko da kanpoko errotuluak eta materiala, hala nola, poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, e.a. euskaratzea.
Kopuruei dagokienez, web osoa euskaraz egiteagatik edota publizitatea euskaraz egiteagatik, kasu bakoitzean kostuaren %60 lagunduko da diruz, gehienez 600 euroko laguntza jasoko duelarik establezimenduak.
Kanpoko errotuluak eta materiala euskaratzeagatik gehienez laguntza 360 eurokoa da, kostuaren %50a lehenengo kasuan eta %60a bigarrenean.
Horretaz gain, lanean erabiliko diren testu laburrak itzultzeko edo euskaraz idatzita baldin badaude, zuzentzeko laguntza eska daiteke Udaleko euskara zerbitzuan.