Larunbat arratsaldean, Katedralaren barruan, bertako korridoreak zeharkatu eta erdiko korridoretik aldare nagusira Ezpata Dantza eginez desfilatu zuten. Mezaren ostean, «ekintzaren handitasuna» nabarmendu zuten ikusleek.
Ordu erdi beranduago, Lapurdiko, Bizkaiako eta Gipuzkoako dantzekin osatutako berrogei minutuko makil joko ikuskizuna eskaini zuen Sahatsak, Kaxarrankaren irudi paregabeaz, besteak beste. Emanaldiak «aho zabalik» utzi zituen Katedralaren aurreko plazara gerturatu ziren ikus-entzuleak, eta emanaldiaren bukatutakoan, «zoriontzera» hurbildu zitzaizkien han bildutako ikusleak.
Igande eguerdian, Valladolideko Plaza Nagusian hasi eta kalejiran, hiri erdiko hainbat plazetan eskaini zituzten ekitaldi motzak, Euskal Etxeko abesbatzarekin batera. Kalejira osoan izan zuten ikusle multzo oparoaren ikusmin eta arreta.
Gure Txoko Euskal Etxekoek «harrera bikaina» egin zieten Sahatsako kideei, eta «otordu paregabeak» ere eskaini zizkieten. Azken bazkariaren ondoren, Sahatsak Aurreskua eskaini zien Euskal Etxeko kideei, eta ondoren, malkoei eutsi ezinik, Agur Jaunak abestu zuten guztiek batera.